Danimarkako uharte nagusiak
Itxura
Danimarkan 406 uharte daude, Faroeak eta Groenlandia kontutan hartu gabe. Gaur egun 70 baino ez daude populaturik, azken hamarkadetan arrazoi ekonomikoak direla eta hustu baitira irla batzuk.
Hiru uharte handi daude, Jutlandia eta Suedia arteko itsasartean dauden Sjælland eta Fionia, eta bestetik Jutlandiaren iparraldean dagoen Vendsyssel-Thy uhartea, "Ipar Jutlandiako Uhartea" izena ere hartzen duena.
Uharte gehienak glaziarren morrenek eratu dituzte. Aspaldian ibaien sedmentazioak areazko uharte batzuk ere sortu ditu. Uharte kopurua dinamikoa da izan ere sedimentazioak berriak sortzen dituen bezala uholdeek batzuk ere desagertarazi baitituzte.
Zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleen araberako zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]# | Izena | Populazioa |
---|---|---|
1 | Sjælland | 2.164.217 |
2 | Fionia | 454.358 |
3 | Vendsyssel-Thy | 302.546 |
4 | Amager | 171.210 |
5 | Lolland | 65.764 |
6 | Als | 51.322 |
7 | Falster | 43.398 |
8 | Bornholm | 42.154 |
9 | Morsø | 21.800 |
10 | Langeland | 13.277 |
11 | Møn | 9.909 |
12 | Ærø | 6.669 |
13 | Tåsinge | 6.187 |
14 | Samsø | 4.010 |
15 | Thurø | 3.725 |
Azaleraren araberako zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]# | Izena | Azalera (km²) |
---|---|---|
1 | Sjælland | 7.031 |
2 | Vendsyssel-Thy | 4.685 |
3 | Fionia | 2.985 |
4 | Lolland | 1.243 |
5 | Bornholm | 588 |
6 | Falster | 514 |
7 | Morsø | 368 |
8 | Als | 312 |
9 | Langeland | 284 |
10 | Møn | 218 |
11 | Rømø | 129 |
12 | Samsø | 112 |
13 | Læsø | 101 |
14 | Amager | 95 |
15 | Ærø | 88 |